Klasiko bihurtu da paella jate herrikoia, Latsunbeberri eta Marielutseko festetan. Eta aurten ere ez du hutsik egingo. Goizean zehar hasiko dira paellak prestatzen, eguerdian izango da aukera, bazkari eder batez gozatzeko. Latsunbeko pista polibalentean egingo dute paellada, 14:00etatik aurrera.
Paellada, gazte eta helduentzako
Gazte zein helduentzako izaten da, eta bertan bazkaldu nahi duten guztiek, txartelak salgai dauzkate, auzoko okindegietan; Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan, hain zuzen ere. Prezioa ere, «herrikoia» dela azaldu dute, edonorentzako modukoa.