Iritsi da Sahararaino, ‘Chertat eta lehoia’ ipuina

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Urte honetan bi ipuin ar­gitaratu ditu Dobera Euskara Elkarteak, Ipuin Faktoria eki­menaren barruan. Bigarrena, Chertat eta lehoia, Saharan aski ezaguna den Chertat pertsonajeari buruzkoa da, eta euskeraz eta arabieraz dago idatzita. Marrazkiak, berriz, Abdi Ami Omar sahara­rra­renak dira.
Hego Euskal Herrian udara pasa duten Saharako ume guztiei banatu nahi izan zaizkie ipuinak, eta dagoe­neko, errefuxiatu kanpa­men­duetara iritsi dira; guz­tira, 450 inguru.

Umeen gustokoa
«Ipuina oso polita da, eta Chertat oso barregarria. Dena jaten du, harrapatzen duen edozein animalia: astoak, txe­rriak, txakurrak, zaldiak... Su­tan jarri eta ahora eramaten ditu, eta bere ahoa gu baino haundiagoa da!», azaldu zio­ten Kronikari udara Hernanin pasa duten hiru haur sahararrek; Salka Ali Ram­dam, Leila Abdi Embarek eta Usama Selma.
Dagoeneko itzuli dira Sa­harara, eta ipuin bana era­man dute beraiekin.
Dobera Euskara Elkarte­a­ren asmoa izan da haur guz­tien­tzako adina ipuin bidal­tzea, eta dagoeneko lortu bada ere, oraindik badago lagun­tzeko aukera.

Liburu bat, edo partizipazioak, aukeran
Liburuak Dobera Euskara El­kartean   bertan erosi da­i­tez­ke (Larramendi kalea 11, behea), 15 eurotan; bazkideek 12. Era berean, partizipazioak ere erosi daitezke, 30 eurotan. Modu horretan, ipuin bat lortu, eta Saharara bidalitako beste bat ordaintzeko laguntza ematen da.
Azkenik, dirua ingresatuz ere lagundu daiteke, izen-abizenak jarriz, 2100 2403 81 0200139836 (La Caixa) kontu korrontean.

Zozomikoteak ere, eskuragarri
Chertat eta lehoia ipuinaren aurretik, Zozomikoteak ar­gitaratu zuen Doberak, eta hori ere eskuragarri dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!