Izenematea zabalik, bakailu pintxo lehiaketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Urriaren 5etik 18ra egingo da IV. Bakailu Astea, eta ohi bezala, tabernen arteko pin­txo lahiaketa egingo da. Parte hartu nahi duten tabernariek, eta beren menu edo kartan bakailua eskainiz parte hartu nahi duten jatetxeek zabalik dute izenemate epea, irai­laren 10era arte.
Horretarako, Biteriko tu­rismo informazio puntura jo dezakete, edo 943 33 70 28ra deitu (Gurutze), turismoa@­her­­nani.eus helbidera idatzi, edo Berriak elkartera deitu: 943 33 30 49. Izenemateak 30 euro balio ditu.

Aurten, astebete gehiago
Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten astebete gehiago iraungo du Bakailu Asteak; urriaren 5etik 18ra. Ho­rrela, pintxo lehiaketak ere ia bi aste iraungo ditu; urri­aren 5etik 16ra, astelehenetik ostiralera, bi egun horiek barne. Lehiaketara aurkeztutako pintxoen oinarriak bakailua izan behar du, noski, eta pintxoak euro batean salduko dira.
Puntuazio onena lortzen duen pintxoa egin duen tabernak Hernaniko Bakailu Pintxo Onenaren Diploma jasoko du, eta, gainera, Fa­go­lla­ga jatetxean otordua ira­baziko du, bi lagunentza­ko.

Bakailu pintxoei izena jarri beharko zaie, eta errugbiari erreferentzia egiten dioten izenak jartzea proposatu da, elkartearen 50garren urteurrena ospatzeko

Errugbi Elkartearen 50garren urteurrena, gogoan
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, izena jarri behar zaie pintxoei, eta proposatu da errugbiari erreferentzia egi­ten dieten izenak erabiltzeko. Izan ere, Errugbi Elkarteak 50 urte betetzen dituela go­go­rarazi nahi da horrela.

Parte hartzeko deia
Berriak elkarteak, Behe­men­dik eta Hernaniko Udaleko Turismo Sailak parte hartze­ko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!