Nagore Legarretaren lanak, Getxophoton

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 4a, 02:00

Getxophoto Argazkilaritza Jaialdia ospatzen ari dira Getxon, igandera arte, eta Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren lanak ikusteko aukera izango da bihar, gaueko 21:00etan San Nikolas plazan egingo den proiekzio berezian. Hernaniarraren lanekin batera, argazkilari gehiagorenak ere ikusi ahal izango dira; besteak beste, Gari Garaialde, Markel Redondo, Janire Nájera, Miren Pastor, Bego Antón, Yosigo, Iñigo Beristain, Gabrielle Duplantier, Ignacio Navas eta Angela Losarenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!