Pirritx, Porrotx eta Marimotots, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 4a, 02:00

Azken zazpi urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, ikas bidaiarako dirua biltzeko asmoz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du ‘Hernani’ Musika Eskolako akordeoi taldeak.
Emanaldia bihar izango da, larunbata, arratsaldeko 18:00etan hasita, Atse­gin­degin, eta sarrerak salgai daude Ikusi Makusi jolas dendan eta Leokadisti liburudendan; Txo, Mikmak Txikia ikuskizuna emango dute hiru pailazo ezagunek eta haien lagunek.

Egurrezko amets bat eraikitzen ari direla ikusiko du Txo mutikoak.

Ameriketatik, balea batean
Ikuskizunean, Amerikako Mik­­mak tribu indiarreko mu­tikoaren istorioa kontatuko dute. Txo izeneko mutikoa balea baten gainean etorriko da Euskal Herrira, bere antzinako arbasoen herrira. Bertan, ikusiko du nola ari diren egurrezko amets bat eraikitzen: San Juan baleontzia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!