Sardin-jatea eta musika, festaren suziri

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 4a, 02:00

Iluntzeko 20:00etan botako dute, Latsunbeberri-Marielu­ts auzoan, jaiei hasiera emango dien suziria. Baina aurretik festa giroan murgilduta ibili­ko dira; arratsaldeko 17:30etan frontenis txapelketa jokatuko baita. Suziriaren ondoren, be­rriz, sardin-jatea egingo dute, 20:30etan. Eta gaueko 21:30etatik 02:00ak arte, mu­sika izango da nagusi: TDJS (Txingudi deejays) tal­dea.

Izenemateak, eta paella jaterako txartelak
Festak ez du etenik izango asteburu osoan. Bihar, besteak beste, paella jatea eta ping-pong txapelketa egingo dira; azken honetarako izenematea Bizilagun Elkartean egin be­har da, eta paella jaterako txartelak, berriz, Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan erosi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!