Ur-hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta, Atzieta kaleko sarrera itxita egongo da bihar, goizeko 08:00etatik eguerdiko 13:00ak aldera arte, udaletxeko Ur eta Argien Zerbitzuak adierazi duenaren arabera. Lanak Musika Eskola parean egingo dira, eta beraz, Atzieta kaleko sarrera itxiko da, baina bertan aparkatutako kotxeek ez dute arazoirk izango ateratzeko.