Hernaniarrak azpitxapeldun, Tricio eta Patxi Montes Torneoetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 3a, 02:00

Udaran ere lanean majo aritu dira pelotari hernaniarrak, eta emaitza politak lortu dituzte.
Ohian Zugasti hernaniarrak, Olaztiko Muguruzarekin batera, Errioxako Tricioko Torneoa jokatu zuen, infantiletan. Najerako Garcia-Minguez bikotea izan zuten aurkari, eta azken hauek lortu zuten txapela, 18-13 irabazita.
Benjaminetan, berriz, Donostiako Patxi Montes Torneoan aritu dira Julen Deskarga eta Ekain Apaolaza. Errenteriako Lizarazu-Goiko­etxea bikotea gehiago izan zen, ordea, eta hernaniarrek 16-6 galdu zuten finala.
Bi horiekin, 7 final jokatu dituzte pelotari hernaniarrek dagoeneko, denboraldia hasi besterik egin ez denean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!