Kirola eta jolasak gaur, auzoko jaien ardatz

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 3a, 02:00

Zikuñako Ama Futbito Tro­fe­oa jokatu zen atzo, Zi­ku­ña­gako Festei hasiera emateko.
Gaurkoan ere, kirolak izan­go du protagonismoa. Eguer­diko 12:00etan toka, bote eta igel txapelketak jokatuko dira, haurren artean. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, haurren es­ku pelota kanporaketak jo­ka­tu­ko dira; finalak igandean jo­ka­tuko dira. Ondoren, 18:30e­tan moto lasterketa izango da, 4 urtetik beherakoentzako; nork bere kaskoa eta motorra eraman behar ditu.
Eguna bukatzeko, ilun­tzeko 20:00etan, Futbolin Txapelketako finalaurrekoa eta finala jokatuko dira.

Asteburuan, gehiago
Bihar arratsaldean segiko du festak, erraldoi eta buru­haun­diekin (17:30), haurren futbito partiduarekin (19:00), bar­bakoa herrikoiarekin (21:00), irrintzi lehiaketarekin (23:30), eta Los DelGas eta I Am Raros taldeen kontzertuekin.
Larunbat eta igandean, berriz, egun osoan izango da festa Zikuñaga auzoan; hasi goizean eta gauera arte, edo norberaren indarrek pott egiten duten arte!

Festa, Latsunbeberrin ere
Bihartik igandera, La­tsun­be­be­rri-Marielutsen ere festak ospatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!