Tilosetako beste ezki bat kendu zuen atzo Udaleko Herri-Lan Zerbitzuak. «Ezkiaga pasealekuan kendu duten ezkia uste baino gaixoago zegoen, eta herritarren segurtasuna bermatzeko eta bestelako istripurik ez gertatzeko, kentzea erabaki da», jakinarazi du Udalak.
Bi txosten, zuhaitzen egoeraren berri jakiteko
Udalak azaldutakoaren arabera, «zuhaitzak, izaki bizidun diren aldetik, jaio, hazi, gaixotu eta hil egiten dira, eta hauen mantenuak etengabea izan behar du, planifikazio egoki batekin». Horregatik, zuhaitzen mantenua egiten duen enpresaren txostena jaso zuen Udalak ekainean, zuhaitzen egoeraren berri jakiteko. Horrez gain, abuztuaren 8an ustekabean eroritako ezkia zela eta, zuhaitzak berriro aztertzea eskatu zuen Udalak. Jasotako informazioa ikusita, atzo beste ezki bat kendu zuten.