Batzorde irekia gaur, Zubiperi buruz aritzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 02:00

Gaur eratuko da Kirol Ba­tzordea, eta Batzordeburua ere izendatuko da. Horrez gain, Zubipe futbol zelaian egingo diren lanen berri ere emango da. Hori horrela, herritarrei dei berezia egin zaie, bilerara azaltzeko.
Batzordea arratsaldeko 17:00etan bilduko da, uda­letxeko bilkura aretoan (bi­garren pisuan).

Batzordea eratzea eta arduradunak izendatzea, gai ordenean
Zubipeko lanen berri emateaz gain, bestelako gai batzuk ere izango dira hizpide gaurko bi­leran. Hasteko, Batzordea bera eratu eta Batzordeburua eta Batzordeko idazkaria izen­da­tuko dira. Bestetik, Kirol Ba­tzordeko bileren maiztasuna ere zehaztuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!