Izenematea zabalik, bost ikastarotarako

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 02:00

Bost ikastaro antolatu ditu Udal Berdintasun Arloak, Ema­kumeentzako Jabetze Es­ko­len barruan: Munduko Ema­kumeen Literatura eta RAP tai­lerra gaztelaniaz, eta Batukada Feminista, Etxe­ko Konponketak eta Orien­tazioa Mendian euskeraz. Horrez gain, Berdintasunean eta Aniz­tasunean Prestatzeko Gu­nea ere zabalik dago.
Izena emateko epea irai­la­ren 11ra arte egongo da zabalik Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea), 943 33 70 17 te­le­fonoan, edo maialan-a@hernani.eus eta marijo-m@hernani.eus helbi­de elek­tronikoetan.

Ordutegi eta prezio desberdinak
Ikastaro bakoitzak iraupen, ordutegi eta prezio desberdina dauka.
Munduko Emakumeen Li­te­ratura urriaren 8tik ekai­na­ren 2ra emango da, hilabete ba­koitzeko aurreneko os­te­gu­ne­tan, 18:30etatik 20:30etara Plaza Feministan (18 euro); RAP tailerra urriaren 6tik otsai­laren 9ra, astearteetan, 17:00etatik 19:00etara Plaza Feministan (32 euro); Ba­tu­ka­da Feminista, irailaren 25, urriaren 2, 16 eta 30, azaroaren 13 eta 27, eta abenduaren 4 eta 18an, 17:30etatik 19:30etara, Laubidietan (16 euro); Etxeko Konponketak, urriaren 20tik aben­duaren 15era, astear­tee­tan, 18:00etatik 20:30etara Ga­briel Zelaian (20 euro); eta Orientazioa Mendian, irai­laren 12 eta 26, urriaren 10 eta 24, eta azaroaren 7 eta 21ean, 09:30etatik 13:30etara, Plaza Feministan, herrian zehar eta inguruko mendietan (24 euro).

Haurtzaindegi zerbitzua
Ikastaro guztietan haur­tzain­degi zerbitzua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!