Txapela buruan hasi dute denboraldi berria, pelotari astigartarrek. Patxi Montes Txapelketa jokatu zuten joan den astean Loidik eta Santxezek, Donostiako Trinitate plazan. Eta baita ondo jokatu ere; txapela jantzita bueltatzeko bezain ondo.
Errasti eta Ugalderen kontra jokatu zuten final haundia, ostiralean, eta aukerarik ere ez zieten eman kontrarioei. Erraz nagusitu ziren astigartarrak (22-8).
Semifinala izan zuten zailagoa, Loidik eta Santxezek. Chiapuso eta Aranbururen kontra aritu ziren, eta oso estua izan zen partidua. Azkenean, 22-20 nagusitu ziren astigartarrak.