«EAJ noraezean dabil, proiekturik gabe»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 02:00

Legealdi berriko bigarren Ple­noaren balorazioa egin du EH Bilduk, eta adierazi du ber­tan egiaztatu zela «EAJk bide­ra­tzen duen Udal Gobernua eta alkatea erabat lekuz kanpo daudela». Horrela, salatu du egin zituzten galdera guztiak erantzun gabe geratu zirela, edo «oraindik ez dugu aztertu, aztertzen ari gara» izan zela jaso zuten erantzuna.
«Egokitzapen guztiek epe bat behar dute, baina aurreko urteetako gai orokorren ingu­ruan oraindik posiziorik ez du Udal Gobernu Taldeak: parte-hartzea, komertzioaren bizi­be­rritzea, kiroldegiaren be­rran­­to­laketa...», azaldu du EH Bil­duk. Eta argitu du, eskatu du­tela «kiroldegiaren biga­rren faseko proiektua idazten ja­rraitzeko, eta komertzioa bizi­be­rri­tzeko beha­rrezkoa den la­gun­tza zerbitzua kon­tra­ta­tzeko».

«Hondakinak dira Udal Gobernuaren gai bakarra»
Bestalde, EH Bilduk kritikatu du hondakinena dela «Udal Go­bernuaren gai nagusia eta bakarra». Horretan, arau-hauste arinetan jakinaraz­penak aplikatzea onartu zuten, isunak jarri baino lehen. EH Bilduk berak alde bozkatu zuen: «orain arteko praktikari jarraitzea da, eta pozten gara EAJk hondakinen gaia kudea­tze­ko isunak aplikagarriak direla onartu duelako».
Babes Ofiazialeko Etxebizi­tzekin izan duen jarrera ere kritikatu dio EH Bilduk EAJri, salatuz «presaz eta oposizioa­re­kin eztabaidatu gabe» onartu dituela pleguak, eta aurreko prozesua itxi gabe beste bat ireki duela, «etxebizitza kopu­ru­a eta mota zehaztu gabe. Gu­txi­enez, arraroa eta kezka­ga­rria Zergatik hainbeste presa? Pro­motoraren mesedetan agian?».

«Herritarren parte hartzea mugatua izango da»
Anuskako lanetarako Funda­zio­a­ren gaian, bestetik, EAJ «ba­rre­garri» geratu zela adie­razi du EH Bilduk, «prentsan au­rre­tik esandako guztia ge­zurtatu bai­tzuen idazkaria­ren txoste­nak, eta inongo azal­pe­nik eman ga­be, aho batez onar­tu zen txos­tena». Eta beste «berri txar ba­tzuk» ere aipatu ditu EH Bilduk: «batetik, Udal­biltzaren parte hartzeari uko egin zion EAJk; eta bes­te­tik, herritarren parte har­tzea mu­ga­tua izango da, Plenoen bukaeran bakarrik».
Albiste onik ere izan zela azaldu du EH Bilduk: Zarku­men­degirako bidegorria eta saneamendu sarea egiteko azken pausoetako bat: «etxeko lan guztiak aurreko Udal Gobernuak eginda, aho batez onartu ziren lehiaketarako pleguak, urria aldera lanak has daitezen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!