Urko Semperenak erakustaldia, pistako Espainiako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 02:00

Amaiera ezin bikainagoa eman dio Urko Semperenak, dagoeneko bikaina zen denbo­raldiari. Pistako Espainiako Txapelketan lehiatu zen, Madrilgo Galapagar herrian, eta erakustaldia eman zuen astigartarrak: lau proba jokatu, eta hirutan jantzi zuen urrezko domina.
Scratchean lehiatu zen au­rrena, bakarka. Taldekide bat harrapatu zuten unea apro­be­txatu, eta 16 bueltaren faltan jo zuen erasoa Semperenak, Bakarrik aurrena eta Bale­are­etako txirrindulari batekin ondoren, bi buelta falta arte iraun zuen buruan. Baina ez hori bakarrik: aurrena zijoan Mur­tziako ziklistaren gurpi­le­an eutsi, eta esprintean ira­baz­teko gai izan zen oraindik.

Taldeka, beste bi urre
Egun horretan bertan, arra­tsal­­­dean, finalerako sailkatu zen taldekako persekuzioko bi pro­betan, hirunaka eta launaka.
Eta hurrengo egunean, ez zuten huts egin: Valentziako selekzioari irabazi zioten hiru­naka, eta Baleareetakoari launaka.
Beste final bat ere jokatu zuen astigartarrak, 500 me­tro­ko abiadura proban, eta seigarren izan zen.
Hiru urrezko domina kol­koan, amaiera eman dio den­boraldiari, eta iraila bukaeran hasiko da berria prestatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!