Aerobik eta yoga, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Ikasturte honetarako, aerobik eta yoga ikastaroak antolatu ditu Olak auzo elkarteak. Aerobika astelehen eta asteazkenetan izango da (18:00-19:00) eta yoga astearte eta ostegunetan (17:30-18:50). Ikastaroak aurrera eramateko, gutxienez 6 pertsonek eman beharko dute izena. Ikastaroak urrian hasiko dira eta izena emateko azken eguna irailaren 15a da. 
Izena emateko: auzo etxean, astelehenetan (08:00-11:00 eta 18:00-20:00); eta asteartetik ostiralera (08:00-14:00). Tele­fonoz 628 293 701 zenbakira deituta eta korreo elektronikoz helbide honetara idatzita: ereinotzu@hernani.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!