Eskaerak aurkezteko epea zabalik, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 1a, 02:00

Gaur irekiko da dirulaguntzak eskatzeko epea, 2014ko IBIa ordaintzeko (Hiri Izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga). Urriaren 30era bitarte aurkeztu ahal izango dira eskaerak, udaletxeko sarrera erregistroan, eskatutako do­kumentazioarekin batera.
Dirulaguntza jasoko dute, bizitegien jabe direnei ezarritako familia irabaziak dituztenek, eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten herritarrek.

Ur-hornidura eta zaborren
bilketarako egin zutenek, aurkeztu beharrik ez Ez dute eskaera aurkeztu be­ha­rrik izango, 2014ko Ur-hornidura eta zabor-bilketa ta­sak ordaintzeko ere dirulaguntzak eskatu zituztenek. Horiei, ofizioz aplikatuko zaie, baldin­tzak betez gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!