LArunbateko partidu haundia berotzen joateko, elkarren kontra ariko dira Endika Barrenetxea eta Xanti Uterga, gaurko binakako estelarrean. Matxin IIIrekin ariko da hernaniarra, eta Agirrezabalarekin Uterga.
Biak ere, Buruz Burukoari begira daude. Ligaxkako azkeneko partidua dute larunbatean, elkarren kontra, eta irabazten duena sailkatuko da finalera, Urrizaren kontra, irailaren 12an.
Urrizak eta Endikak, azkenekoa gaur
Hain justu, aurreneko finalistak jokatuko du estelarraren aurretik, ligaxkako bere azken partidua. Endikaren kontra ariko da Urriza. Beste bi partiduak galduta, dagoeneko aukerarik gabe dago Endika.
Beste bi partidu ere jokatuko dira gaurko jaialdian, arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan: Otaegi-Zaldua/Segurola-Labaka, eta Goikoetxea V-Olazar/Matxin VI-Larrañaga.