Ikasturte berria indartsu, ekitaldiz betea

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 1a, 02:00

Udako oporrak deskan­tsa­tze­ko aprobetxatu izana esker­tu­ko du askok, ikasturte berria ekitaldiz beteta baitator.
Batetik, Biteri eta ki­rol­de­gi­ko ikastaroetan izena ema­te­ko epea ireki da, eta aukera zabala dago. Bestalde, fes­te­ta­rako aukerarik ez da faltako; aste honetan, Zikuñaga eta Latsunbeberri-Marieluts auzo­e­ta­ko jaiak izango dira; hi­la­ren 19an, Karabelekoak, eta 19 eta 20an, Euskal Jaiak.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Anari eta Mugikortasun Astea
Ekitaldi bereziak ere izango dira: larunbatean, pailazoen emanaldia izango da, akor­de­oi taldeari laguntzeko; Anarik Leokan abestuko du hilaren 11n, eta 12tik 25era Mu­gi­kor­tasun Astea ospatuko da.

IRAILEKO AGENDA
1-7 Biteri kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea. Ordutegia: 09:00-13:00/16:00-20:00.
3-6 Zikuñagako jaiak.
4-6 Latsunbeberri-Marielutseko jaiak.
5 Pirritx, Porrotx eta Marimotosen emanaldia. Atsegindegin, 18:00etan.
11 Anari abeslariaren emanaldia. Leoka labaderoan, 22:00etan.
12 Goazen Plazara ekimena. Haurrekin tailerrak: aerorunba, 19:30etan Ave Maria parkean.
12 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
19 Karabel auzoko jaiak.
19-20 Euskal Jaiak. Abeltzaintza azoka, Sagarra eta Sagardoaren eguna, gazteen trikitixa txapelketa...
26 Goazen Plazara ekimena. Haurrekin tailerrak: Ipuin kontaketa, ingelesez, 19:30etan, Kardaberaz parkean (Goiz Eguzki). Sormen txokoak antolatua.

MUGIKORTASUN ASTEA
12 Bigarren Eskuko Azoka berezia (bizikleta azoka).
19 Patinetan ibilbidea. Karabel-Zubiondo artean, 09:30etan hasita.
20 Bizikleta festa (bide-heziketa zirkuitua). Plaza Berrin, 09:30etatik 12:00etara.
23 Ttapa Ttapa goizeko ibilbidea. Atsegindegitik abiatuta, 11:00etatik 12:00etara.
25 Kirol egokitua. 17:00etatik 19:30etara.

ERAKUSKETAK
15-17 Gureak 40 urte. Esperientzien lantegia. Biteri kultur etxean, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:30etara.

Kiroldegia: ikastaroetan izenematea
- Izenematea zabalik, irailaren 2tik aurrera, kiroldegiko atarian edo bulegoan. Informazio gehiago: 943 55 21 85/kirola@hernani.eus.
- 10 ikastaro aukeran: igeriketarekin lo­tura dutenak,  aquagyma, ae­­ro­bika, pilates, indoor wal­king, ziklo indoor, manten­tzeko gim­nasia, konbinatuak, karatea eta zumba.
- Igeriketarekin lotura duten ikastaroak: haurtxo eta haurdunei zuzendutakoa, haurtxoen jarraipena, 3-4 urtekoentzako hastapena, 5 urtetik gorakoen­tzako hastapena, 5 urtetik gorakoentzako hobekuntza, ur-ekintzak 1997tik 2010era bitartean jaiotakoentzako (bakoitza egun eta ordutegi desberdinetan), igeri eskola 2002tik 2005era bitartean eta 2006-2007 bitartean jaiotakoentzako, helduen hastapena eta mantentzeko igeriketa.
- Ikastaroak urrian hasiko dira.
- Igeriketa ikastaroetan izena eman dutenen artean zozketa egingo da irailaren 28an; matrikula irailaren 28an, 29an eta 30ean egin beharko da.

Biteri: ikastaroetan izenematea
- Izenematea zabalik, irailaren 7ra arte (09:00-13:00/16:00-20:00).
- 16 ikastaro aukeran: An­tzer­kia, Pintura-marrazketa, Altza­rien itxura berritzea, Argazkigintza, Dantza garaiki­dea, Dantza latinoak, Egur taila, Eskulanak, Patchwork, Pintura, Tai-Chikung, Yoga, Zeramika, Arropa pertsonaliza­tzea, Lore konposizioa eta Baratzea balkoian.
- Denentzako plazarik ez badago, zozketa egingo da irailaren 9an, 12:00etan.
- Matrikulatze­ko epea irailaren 10etik 16ra izango da.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!