Iragarpenak betez, bero haundia egin zuen atzokoan, eta sagardo probaketa plan ezinhobea izan zen Portura gerturatu zirenentzat. Bertsolariek girotuta, 12 sagardotegitako sagardoak probatzeko aukera izan zen. Eta aurrez, pelota partiduek jarri zuten saltsa.
Arratsaldean, berriz, euskal jaialdia izan zen, besteak beste. Erakustaldia eskaini zuten harrijasotzen, trontzan, aizkoran eta lasto altxatzen. Ondoren, Laiotz taldearekin luzatu zen iluntzera arte festa. Atzo bukatu ziren Portuko jaiak, hiru egunen ostean.