Hastear den ikasturte honetarako ere (2015-2016), eskola aurreko edo haurtzaintza zerbitzua izango da Ereñotzun. Ikasturteko lehenengo egunetik aurrera izango da martxan eta Txirrita ikastetxearen egutegi berdina berdina izango du.
Bi urteko haurren kasuan, eskolako adaptazioaren ondoren hasiko dira (urrian).
Izen ematea, aste honetan
Zerbitzuaren ordutegia, goizeko 07:45etatik 09:00etara izango da eta jolas giroan egongo dira begirale baten zaintzapean.
Interesatuek Auzo Udaletik pasa beharko dute izena eman eta datuak jasotzera, beranduenez aste honetan zehar.
Ohiko erabiltzaileek ere bertatik pasa beharko dute izena eman eta aldaketaren bat balute, adieraztera.