Oraindik festa gogoz direnentzat bada aukera!

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 31a, 02:00

Ikasturte berria hasi aurre­tik, oraindik festarako inda­rre­an direnentzat, aukera ede­rra izango da bai Zikuñagan bai Latsunbeberri-Marieluts auzoetan, aste honetan. Festa ederrak antolatu dituzte, egitarau zabalarekin. 

Zikuñagako jaiek 10 urte
Zikuñagako jaiak asteazke­ne­an hasiko dira eta igan­de­ra arte luzatu. Gainera aur­ten­goak bereziak izango dira, 10 urte beteko baitituzte. Aurten ere, danborradak ez du hutsik egingo.

Kirolak, jokoak, paella jatea...
Latsunbeberri-Marielutsen, kirol txapelketak eta umeen­tzako ekintzak izango dira nagusi. Baita sardin jate, paella jate... eta musika! 

ZIKUÑAGAKO JAIAK
Irailak 2, asteazkena
20:00, Zikuñagako Ama Futbito Trofeoa: Zikuñaga-Leorpe.

Irailak 3, osteguna
12:00, Haurren toka, bote eta igel txapelketak.
17:00, Haurren esku pelota kanporaketak.
18:30, 4 urtetik beherakoentzat moto lasterketa (kaskoa eta motorra eraman behar da).
20:00, 2. Ziku Txampions Futbolin Txapelketa. Final aurrekoak eta finala.

Irailak 4, ostirala
17:30, Erraldoia eta buruhaundiak, Las Pu’’n’’tilloren musikarekin alaituta.
19:00, Haurren futbito partidua.
21:00, Barbakoa herrikoia.
23:30, Irrintzi lehiaketa.
00:00, Kontzertu ikusgarria: 
Los Delgas eta Iam Raros.

Irailak 5, larunbata
11:00, Haurrentzako jokuak.
12:30, Tortilla lehiaketa (tortilak 12:00ak arte jasoko dira, lokalean).
Ondoren, Sagardo dastaketa.
15:00, Urarekin guda.
17:00, Eskubaloia, erakustaldi partiduak.
17:30, Jokuak eskoletan.
20:00, Danborrada.
23:00, Urumea txaranga.
00:00, Dantzaldia DJ Nemusekin.

Irailak 6, igandea
10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza, eskoletan.
11:00-12:30, Haurren marrazki lehiaketa.
11:00-13:00, Puzgarriak, jumping eta zezen lerdetsuak.
13:00, Haurren esku pelota txapelketaren finalak.
15:00, Apar festa.
17:00, Helduen toka, bote eta igel lehiaketak (izena emateko aukera, 16:00etatik 17:00etara).
17:00-19:00, Puzgarriak eta jumping.
19:30, Askaria eta txokolatada.
20:00, Dantzaldia DJ Nemusekin.
21:30, Zezen suzkoak, traka eta jaien amaiera.
* Eskerrik asko!!! 10 urte hauetan, modu batean edo bestean, laguntza eskaini eta eman diguzuen guztiei!!!

LATSUNBEBERRI-MARIELUTSEKO JAIAK
Irailak 4, ostirala
17:30, Frontenis txapelketa auzoko frontoian.
20:00, Festen hasieraren suziria.
20:30, Sardin jatea pista polibalentean.
21:30-02:00, Musika pista polibalenteko oholtzan TDJSren eskutik (Txingudi deejays).

Irailak 5, larunbata
10:00-12:00, Betiko jokuak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (txirrindaz), zapi jokua eta futbolina.
10:30, Marrazki entrega eta erakusketa, pista polibalentean (saria egongo da parte hartzaile guztientzat).
10:30, III. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketaren kanporaketak.
12:00, Trikitilariak eta buruhaundiak auzoan zehar.
14:00, Gazte nahiz helduentzako paella jatea, pista polibalentean.
16:30-19:30, Puzgarriak eta ohe elastikoak pista polibalentean.
16:30, Mus txapelketa pista polibalentean (izena ematea beharrezkoa da).
17:00, Ping-pong txapelketa, auzoko tenis pistan.
18:00, Haurrentzako Toka Txapelketa, pista polibalentean.
19:00, Helduen Toka Txapelketa, pista polibalentean.
19:30, Txokolatada, pista polibalentean.
20:30-22:00, Berbena, Laiotz taldearen eskutik.
23:00-02:00, Berbena, Laiotz taldearen eskutik.
00:00, Zezen suzkoa.
Jarraian, Bi afariren zozketa, Fagollaga jatetxean, saldutako boletoen artean.

Irailak 6, igandea
11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa (entrega pista polibalentean). Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan, 2 afari Tranbia tabernan, 2 afari Ilargi tabernan.
11:00-12:30, III. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketaren finalak.
11:00-13:00, Gozogintza tailerra Iturritxo Elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat).
12:00-12:30, Lehiaketako tortilen epaia eta sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitixa.
12:30-13:30, Sagardo dastaketa, pista polibalentean. Laguntzen dute: Altzueta, Rufino, Alberro, Otsuenea, Zelaia, Artola, Akarregi, Elorrabi, Gurutzeta eta Oialume Zar.
14:00, Festa bukaerako suziria.

*Edariak, hanburgesak, ogitarte­koak eta pintxoak salgai txosnan, festen antolaketa ekonomikoki lagun­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!