Gaur bukatuko dira Portuko San Joan Txiki jaiak eta azken egunean, euskal kulturarekin lotutako ekintzak izango dira nagusi: pelota partiduak, bertso saioa, sagardo dastaketa, euskal jaialdia... Horrez gain, bazkaria, dantza ikuskizuna eta dantzaldia ere izango dira. Eta nola ez, jaiak bukatzeko azken traka.
12 sagardo aukeran
Sagardo dastaketan, Hernani eta inguruko herrietako 12 sagardotegik hartuko dute parte. Aukera zabala izango da beraz.
Euskal jaialdian, berriz, denetik izango dira: harrijasotzaileak, trontzalariak, aizkolariak eta lasto altxatzaileak. Ikuskizun ederra ziurtatua dago.
GAUR PORTUN
08:00 Egunsentia, Suziriekin.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Pelota partidu interesgarriak. Parte hartuko duten pelotariak:
Axel Larrañaga, Ibai Ezeiza, Ander Leiza eta Xabier Salaberria.
12:00 Meza auzoko hildakoen alde.
12:00 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30 Sagardo dastaketa, Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta. Sagardotegi parte hartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XLI. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Ainara Dantza Eskola eta Shala Dantza Taldearen eskutik, Batuka, Funky, Ballet eta Sabel dantza erakustaldia.
19:00 Euskal jaialdia:
- Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldia.
- Neska trontzalarien lehia.
- Joxe Mari Esnaola aizkolariaren erakustaldia.
- Andde Arbenoiz lasto altxatzailearen erakustaldia.
Jarraian, Laiotz taldearekin dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera Laiotzekin.
- Zezensuzkoa.
- Azken traka.