Xalaparta Elkarteak Hernanitik Aranorako mendi martxa antolatu izan du urtero bazkide eta lagunentzat. Aurten, ahalik eta bazkide gehienek parte hartu dezaten, Aranoko martxa, jaitsiera egitea pentsatu dute. Hau da, Aranora autobusez joan, eta Hernanira oinez jaitsi. Mendi martxarekin batera, bizikletaz egiteko beste zirkuitu bat ere prestatu dute. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute denek. Jaitsieran edo bazkarian bakarrik ere parte hartu daiteke. Jaitsiera eguna irailaren 27an izango da, eta izena irailaren 22a baino lehen eman behar da.