Haurtzaintza zerbitzua, aurten ere

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 30a, 02:00

Datorren ikasturte honetan ere (2015-2016) martxan izango da haurtzaintza zerbitzua ikasturteko lehen egunetik aurrera. Txirrita ikastetxearen egutegi berdina izango du. 2 urteko haurren kasuan, eskolako adaptazioaren ondoren hasiko dira (Urrian). Ordutegia goizeko 07:45etatik 09:00etara izango da eta jolas giroan egongo dira begirale baten zaintzapean. Interesatuek Auzo Udaletik pasa beharko dute izena eman eta datuak jasotzera, beranduenez, datorren astean. Ohiko erabiltzaileek ere bertatik pasa beharko dute izena eman eta aldaketaren bat balute adieraztera. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!