Asteazkenean hasiko dira entrenatzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 31a, 02:00

Asteazken honetan hasiko dira gimansia erritmikoko entrenamenduak. Alebin (2005 urtean jaioak) eta goragoko kategoriako gimnastak hasiko dira. Ohi bezala, prestakuntza fisikoa landuko dute, lehenengo. Hitzordura ez huts egiteko azaldu dute eta arropa erosoarekin eta kirol-oinetakoekin joateko. Irailean, alebin eta infantil kategoriako ordutegia honakoa izango da: 17:00-18:30, astelehen eta asteazkenetan. Eta kadete eta jubenilena: 19:00-20:30. Gimnasta indibidualak ordu erdi gehiagoz ariko dira, aparatu berriaren teknikarekin hasteko. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!