Oier Iurramendi finalera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 30a, 02:00

Hernaniko bertso eskolako gazteak punta-puntan dabil­tza. Iaz, Arnaitz Lasarte bigarren geratu zen Lizardi Sarian eta aurten ere, izan du bertso eskolak ordezkaritza bertan. Oier Iurramendi, Eli Pagola eta Eñaut Martikorena semifinaletan aritu ziren ostiralean, eta Iurramendik finalerako pasea lortu zuen. Bigarren geratu zen ostiraleko kanporaketan, 201 punture­kin. Pagola hirugarren geratu zen eta puntu erdiagatik ez zen sailkatu finalera. Marti­korenak ere saio ona egin zuen, bosgarren geratuz, eta bera ere nahiko gertu geratu zen 190 punturekin. Maider Arregik irabazi zuen.

Sei gazte finalean
16 gaztek hartu dute parte bi kanporaketetan banatuta eta sei pasa dira finalera: Oihana Iguaran, Aitor Salegi, Haritz Mujika, Maider Arregi, Gema Urteaga eta Oier Iurramendi. 
Finala ostiral honetan jokatuko da Zarauzko Modelo aretoan, 22:00etatik aurrera. 
Lizardi Sariaren 39garren edizioa da aurtengoa. Gazte sariketen artean ospe haun­dienetakoa daukana da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!