Urtero bezala, aukera zabala eskaintzen du Biteri kultur etxeak, ikastaro desberdinak egiteko. Ikasturte honetan, 16 ikastaro daude aukeran: Antzerkia, Pintura-marrazketa, Altzarien itxura berritzea, Argazkigintza, Dantza garaikidea, Dantza latinoak, Egur taila, Eskulanak, Patchwork, Pintura, Tai-Chikung, Yoga, Zeramika, Arropa pertsonalizatzea, Lore konposizioa eta Baratzea balkoian.
Aldez aurreko izen ematea, asteartetik aurrera izango da, irailaren 7ra bitarte. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Izena ematen dutenak plazak baino gehiago badira, zozketa egingo da irailaren 9an, 12:00etan. Matrikulatzeko epea irailaren 10etik 16ra izango da. Ikastaroak urrian hasiko dira.