Portuko jaiak ezagun dira suziriengatik. Eta baita Asto Karreragatik ere! 64garren edizioa antolatu dute gaur. Urtero bezala, jende ugari gerturatuko da, seguru. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da. Horrez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira egun osoan. Besteak beste, umeek aukera zabala dute: jokoak, zinta lasterketa, tiro karabina, altxor bila, pailazoak...
Kantaldi herrikoia
Kantaldi Herrikoian parte hartuko dute Kalez Kale Kantariko kideek. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute hitzordua txoznetan eta kantatzea gustoko duten guztiei luzatzen diete gonbidapena. Ekitaldia 22:30etan hasiko da. Ondoren dantzaldia izango da Laiotzekin.
Bestalde, atzo hasi ziren festak eta ohi bezala, Lorontzi Lehiaketa egin zen. Irenek irabazi zuen. Paki eta Maria Jesus bigarren eta hirugarren geratu ziren.
GAUR PORTUN
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketekin.
11:30 Haur jokoak:
- Zaku karrerak
- Aulki jokoak
- Lokotxak
- Ura eta irinaren jokoa...
13:00 Zinta lasterketa izugarrizko opariekin.
Jarraian Tiro karabina txapelketa.
16:00 Mus Txapelketa Shangay tabernan.
Ordu berean Altxor Bila.
18:00 LXIV. Asto Lasterketa.
19:00 Patxin eta Potxin pailazoak.
Jarraian Denak afaltzera gauerako indarrak hartzeko.
22:30 Kalez Kale Kantarikoekin euskal kantaldi herrikoia.
Ondoren Dantzaldia Laiotz musika taldearekin.