Barbakoarako, izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 28a, 02:00

Zikuñagako jaien barruan, barbakoa herrikoia egingo dute ostiralean (21:00): kostilla, txorixoa, sardinak, edariak, ogia, kafea, postrea... Tiketak salgai daude 15 euroan, Zikuñaga, Parrita eta Urumea tabernetan, abuztuaren 2ra arte (asteazkena). Ondoren, irrintzi lehiaketa egingo da, urtero bezala, eta dei egin dute baten bat gehiago animatu eta apuntatzeko (egunean bertan apuntatu behar da).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!