Elias Querejetaren inguruko erakusketa, San Telmon

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 28a, 02:00

Erakusketa jarri dute ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Elias Querejetaren inguruan. Elías, vida mía. Zinemari eskainitako bizitzaren argazkiak izena du erakusketak. Zinegile hernaniarraren figura eta lanari buruzko argazki erakusketa da. Museoko Labora­tegia gunean dago eta azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai. Sarrera doakoa da.
Lau bloketan dago banatua erakusketa eta 60ko hamarkadan du hasiera. Lehenengo bi ataletan bere pelikulak bildu dira, bi alditan sailkatuak: frankismoaren urteak (1963-1977) eta zinema demokrazian (1977-gaur egunera arte). Hirugarren zatian ekoizleak Donostiako Zinemaldian izan zuen presentzia aztertzen da eta, amaitzeko, Quereje­taren bizitza pribatuaren pasarte batzuk daude ikusgai (etxekoekin, lagunartean, kiro­lari-garaian... Erakus­ketan ikusgai egongo diren argazki gehienak ezezagunak dira.

Katalogoa salgai
Erakusketako argazkiak eta testuak biltzen dituen katalogoa argitaratu du San Telmo Museo­ak. Bertan José Luis Rebordinos, Naomi Kawase, Michel Gaztan­bide, Ángel Sa­la, Lluis Fernández eta Pedro Usabaiagaren testuak azal­tzen dira. Prezioa: 12 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!