Erriberri eta Tafallara joateko, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 27a, 02:00

Osiñagako auzo elkarteak egun pasa antolatu du irailaren 6an (igandea). Erriberri (Olite) eta Tafallara joango dira eta izen ematea zabalik dago. Asteburu honetan, auzoan etxez-etxe ibiliko dira izenak jasotzeko. Dena dela, beste modu batera ere eman daiteke izena: auzo elkarteko komisioko lagun batekin kontaktuan jarriz. Erriberrin hamaiketakoa eta goiz-pasa egingo dute eta ondoren, Tafallara joango dira bazkaltzera. Bertan, arratsaldea pasako dute. Bazkaria 25 euro inguru izango da nagusientzat, eta erdia, gutxi gorabehera, haurrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!