Txapelketa Zarautzen, Iñaki Quesadaren oroimenez

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 27a, 02:00

Iñaki Quesadaren oroimenezko torneoa jokatuko da larunbat honetan, Zarautzen. Hernani taldeak ere parte hartuko du. Zarautzen aurka jokatuko du 18:00etatik aurrera, Asti zelaian. Aurretik, 16:30etan, Atletico San Sebastian eta La Unica neurtuko dira. Txapelketaren ostean, afari herrikoia izango da, nahi duenarentzat. Prezioa: 10 euro. Zarautz errugbi taldearen kantinan izango da, 21:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!