Atsegindegin obretan ari dira eta atzo goizean, 09:00ak aldera lanean ari zirela, ur tuberia bat puskatu zen. Ur txorrota ikusgarriak Atsegindegiko baztarrak busti zituen, ura moztu zuten arte. 10:30ak aldera izan zen hori. Eta inguruko etxeak urik gabe egon ziren eguerdira arte. Ordurako konpondu zuten eta arratsaldean zehar bete-lanetan aritu ziren.