Astelehenetik aurrera, martxan izango da berriz eskubaloia

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 27a, 02:00

Astelehenean hasiko dira eskubaloiko entrenamenduak. Hiru maila izango dira denboraldi honetan ere eta talde bakoitzak bere ordutegia izango du.
Infantil neskak, 17:00etatik 18:30etara ariko dira. Infantil mutilak, berriz, ondoren: 18:30-20:00. Eta eskubaloi eskolakoak 18:00etatik 19:00etara izango dute saioa.

5-6 neska-mutil behar
Bai nesken taldean, bai mutilenean, 5-6 jokalari gehiago behar dituztela azaldu dute taldeak osatzeko. DBH 1 edo 2garren mailakoak izan behar dute.

Eskubaloia aukeratu
Eskubaloi eskola, 3, 4, 5 eta 6garren mailako neska-mutilek egin dezakete. Horre­tarako, kiroldegiko bazkide izan behar dute eta eskola kirola programan izena eman. 5 eta 6garren mailakoen kasuan, onena, eskubaloia lehenengo aukera bezala jar­tzea dela azaldu dute, eta ondoren, beste kirolen bat.

Aldatzeko arropa
Jokalari guztiek 2 kamixeta, galtza eta galtzerdi pare bana jasoko dituzte entrenatzeko. Klaseak hasi bitartean, astean hiru saioko entrenamenduak izango dituzte. Jakinarazi dute, beharrezkoa dela du­txatzeko eta aldatzeko arropa eramatea entrenamendura. Edozein zalantza argitzeko, ordutegi horietan kiroldegira jotzeko azaldu dute eta monitoreengatik galdetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!