Igeri ere ariko dira aurtengo Olinpiadetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 29a, 02:00

IAz ez omen zen oso argi geratu ze taldek irabazi zituen  Bertso Olinpiadak eta errebantxarako gogoz izango dira bihar bi taldeak: gurasoena eta ez-gurasoena.   Hain zuzen, bigarren urtez antolatu dituzte Olinpiadak bertso eskolako kideek. Helburua da elkarrekin egun pasa eder bat egitea eta harremana  estutzea.


Bizikletan, igeri, palan...
Honako probak izango dituzte: bizikleta, igeri, pala, bertsoak, paella egitea eta Mainontzi mahai jokoa.
Goizeko 10:30etan hasiko dira. Ereñotzutik Kaxetara bizikletan joan eta etorri egin beharko dute. Ondoren, igeri Latxetik presara. Gainerako probak, Ereñotzun bertan izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!