Jolasak eta kirol aukera gaur, igerileku irekietan

Kronika - Erredakzioa 2015eko abuztuaren 26a

Abuztuan zehar, hainbat jolas eta ekintzez gozatzeko aukera izan da Hernaniko igerileku irekietan eta gaur izango da azken saioa. Lehenengo, igerilekutik kanpoko jolasak eta kirolak izango dira aukeran, 11:00etatik 13:00etara: zinta gainean ibiltzeko aukera, ohe elastikoak, eskulanak, brilet, badminton, saskibaloia, boleibola... Eta ondoren, ure­tara sartzeko ordua iritsiko da. Ur jolasak izango dira, 13:00etatik 14:00e­ta­ra.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!