Uraren tasa eta etxeko saneamenduko kanonaren jakinarazpenak bidali dituzte Aranon. Fakturaren bat okerra izanez gero, gaur arte dago zuzentzeko epea. Ordainketak, berriz, bihartik urriaren 1era egin beharko dira. Helbideratuta duenak ez du deus egin beharko. Hemendik aurrera, gainera, saretik ura hartzen duten bordek ere ordaindu beharko dute: 50 euro borda bakoitzak.