Guraso eta ez-gurasoak, bertso olinpiadetarako prest

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 26a, 02:00

Hernaniko Bertso Eskolako kideen harremana berresku­ratu eta estutze aldera, bertso olinpiadak antolatu zituzten iaz, lehenengo aldiz. Kirola eta bertsoa uztartu zituzten, eta indarrak neurtu zituzten bi taldetan banatuta: guraso direnak eta guraso ez direnak. Hainbat proba egin behar izan zituzten. Aurten ere, olinpia­dei segida ematea pentsatu dute eta igande honetan jarri dute hitzordua, Ereñotzun. Oraingoan ere, abileziarik onenak erakutsi beharko dituzte korrika, bizikletan, sukaldean, bertsotan... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!