Irteera, Erriberri eta Tafallara

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 25a, 02:00

Egun pasa antolatu du Osiñagako auzo elkarteak, irailaren 6an (igandea). Erriberri (Olite) eta Tafallara joango dira eta izen ematea zabalik dago. Erriberrin hamaiketakoa eta goiza-pasa egingo dute eta ondoren, Tafallara joango dira bazkaltzera. Bertan, arratsaldea pasako dute. Bazkaria 25 euro inguru izango da nagusientzat, eta erdia, gutxi gorabehera, haurrentzat. Asteburu honetan, auzoan etxez-etxe ibiliko dira izenak jasotzeko. Izena emateko beste modu bat ere badagoela azaldu dute: auzo elkarteko komisioko lagun batekin kontaktuan jarriz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!