Orain dela hiru bat aste Endika Ramos hernaniarra eta Iñaki Undahoitia zornotzarrak Bilboko San Inazio auzoko pala txapelketa ospetsua irabazi zuten Ludeiro eta Medinaren aurka. 2 orduko partidua jokatu zuten, oso gogorra, eta 30-29ko emaitzarekin nagusitu ziren. Ludeiro eta Medina iazko txapeldunak izan ziren.