Zirkua eta bazkaria gaur, Amherlekuak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 25a, 02:00

Amher elkarteak Amherle­kuak antolatu ditu abuztuan zehar, herriko hainbat gazteren laguntzarekin. Ekimen honen bidez, euskeraz jolasteko aukera izan dute Hernanin bizi diren etorkin gaztetxoek. Izan ere, uztailean bazuten halako aukera udalekuen bidez, baina abuztuan ez. 

Ekimen honen bidez, abuztuan ere, euskeraz jolasteko aukera izan dute Hernanin bizi diren etorkin gaztetxoek.

Hori horrela, hainbat ekintza egin dituzte hilabete osoan zehar eta gaur izango dute azken saioa. Agurtzeko, zirkua antolatu dute gaztetxoek. Goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua, elkartearen egoitzan. Sorpresa batzuk ere egongo direla aurreratu dute. Ondoren, bazkaria egingo dute bertan, laguntzen aritu diren bolondresekin, eta sortu berri den gazte koadrila batekin, bertako eta kanpoko gazteek osatua.
Denera, 16 bat lagunen taldea bildu da astean bitan: astearte eta ostegunetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!