Gipuzkoako lau idi pare lehian, Ergobiko Sari Nagusiaren bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 24a, 02:00

Urteroko zita nagusienetako birekin agurtuko dituzte gaur Ergobiko Jaiak: idi proba eta auzotarren zirkua. Bazkaria ere egingo dute, bertsolariek girotuta, eta txaranga eta ze­zen suzkoa ere ez dira faltako.
54garren edizioa izango du aurten, Ergobiko Sari Nagu­si­ak, eta lau idi pare izango dira lehian, Gipuzkoako lau herritatik etorriak: Errenteriko Ma­txain, Aiako Arzadun, Orioko Oliden eta Zaldibiko Elose­gi­ren idiak. Goizeko 12:00etan ariko dira bi idi pare, eta arra­tsaldeko 18:00etan beste biak.

Lau idi pare ariko dira lehian gaur Ergobiko plazan, bi txandatan: 12:00etan bi idi pare, eta 18:00etan beste bi.

Gauerdian, berriz, Ikus­ki­zun paregabeak emango die bukaera jaiei. Eta aurten, zirkuaren ibilbideko sketch onenak ekarriko dituzte gogora. Ba­rre algarak ziurtatuta daude.


Ergobiko Jaietan, gaur
12:00, LI. Gran Premio Ergobia idi proba, aurreneko txanda (bi parte hartzaile). Aurtengo gonbidatuak: Errenteriko Matxain, Aiako Arzadun, Orioko Oliden eta Zaldibiko Elosegi. Euskal produktuen azoka plazan.
14:30, Bazkari ofiziala, bertsolariek girotuta (txartelak jaietako txosnan salgai).
17:00, Txaranga.
18:00, Idi probaren bigarren txanda.
23:15, Zezen suzkoa.
00:00, Ikuskizun paregabea. Zirkuaren ibilbide sketch onenak gogoratuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!