Bikain hasi dute denboraldia Hernani eskubaloi taldeko infantil mutilek, eta larunbatean Ordiziari 17-14 irabazita, aurreneko postuan daude, Tolosarekin batera. Gainerakoan, ordea, gauzak ez ziren hain ondo joan Hernaniko taldeentzat: porrota jaso zuten beste talde guztiek.