Iñaki Quesadaren Oroimenezkoa, larunbatean Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 24a, 02:00

Larunbat honetan jokatuko da, Zarauzko Asti zelaian, Iñaki Quesadaren Oroimenezko 2garren torneoa. Bertan izango da Hernani errugbi taldea ere, eta Zarautzekin neurtuko ditu indarrak, arratsaldeko 18:00etan. Aurretik, Atletico San Sebastian eta La Unica ariko dira aurrez aurre, 16:30etan. Eta txapelketa bukatutakoan, afari herrikoia izango da, nahi duen guztiarentzat, 10 euroan: Zarautz errugbi taldearen kantinan, iluntzeko 21:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!