Asteburu honetan ospatuko dira Portuko Jaiak, eta kanturik ez da faltako bertan. Larunbatean, Kantaldi Herrikoia izango da, gaueko 22:30etan hasita, eta bertan parte hartuko du Kalez Kale Kantari taldeak ere.
Horregatik, gonbitea luzatu nahi izan diete, kantatzea gustoko duten herritar guztiei, eta ekitaldian parte hartu nahi dutenei.
Elkartzeko zita, 20:00etan txosnetan
Animatzen direnek, ekitaldia baino lehenago azaldu beharko dute bertara. Iluntzeko 20:00etan jarri du elkartzeko zita Kalez Kale Kantarik, Portuko txosnetan.