Saharara eraman zuten Tiloseta, haurrei agurrik beroena emateko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 24a, 02:00

Haima bat montatu, eta haren bueltan elkartu ziren herritar asko, uda Hernanin pasa duten haur sahararrei agurrik beroena emateko. Sahara Eguna ospatu zuten larunbatean, Sutu Jaiakek eta Udalak antolatuta, eta Saharara eraman zuten Tiloseta, arratsalde batez. Tea prestatu zuten, henna egin (eskua margotu), jolasean dibertitu ziren, eta dantzan ere aritu ziren kontzertuekin, arratsalde ederra pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!