Hernaniko alderdi sozialistak jakinarazi du denboraldi politiko berri honetan ateak zabalik dituela PSE-EEk, «hernaniarrei behar duten laguntza emateko». Harremanetarako hiru bide dituztela jakinarazi du. Batetik, udaletxeko laugarren pisuan dagoen bulegoa irekita egongo da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Bestalde, Urbieta kaleko Casa del Pueblo ere zabalik izaten da astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara. Azkenik, internet bidez ere harremanetan jarri daitezke herritarrak PSE-EErekin: pse-psoe@hernani.eus, Twitterren (@PSEHernani) edo Facebooken.