Hernaniko Gimnasia Erritmiko Elkarteak jakinarazi du gaur bertan hasiko direla entrenamenduak alebin maila (2005ean jaiotakoak) eta hortik aurrerako gimnastentzako. Irailean zehar, alebin eta infantilek astelehen eta asteazkenetan entrenatuko dute, 17:00etatik 18:30etara, eta kadete eta jubenilek, 19:00etatik 20:30etara. Gimnasta indibidualek, berriz, ordu erdi gehiagoz entrenatuko dute, aparatu berriaren teknikarekin hasteko. Arropa erosoa eta kirol oinetakoak eraman behar direla gogorarazi dute.