Udako oporraldia atzean utzi eta eskolara bueltatzeko garaia iritsiko da laster. Ikasturteari gogotsu ekiteko, beharrezko guztia prest izatea komeni da eta horretarako aukera ederra dago Hernanin eta Astigarragan.
Txikienen hasiera errazteko, material ugari
Asko izango dira lehenengo aldiz, haurreskolara edo eskolara joango direnak eta horien hasiera errazteko, material ugari aurkitu daitezke Ikusi-Makusi dendan. Baita oporraldiaren ostean, berriz eskolara bueltatuko direnentzat ere: mantal koloretxuak, motxila bereziak, koaderno eta estutxe alaiak, hamaiketakoa edo merienda eramateko poltsatxoak, baberoak...
Hernanin eta Astigarragan aukera zabala dago
Helduagoentzako ere, material faltarik ez
Etxeko txikiek ez ezik, helduagoek ere behar beharrezko dituzte hainbat material eskolarako edo eskolako lanak egiteko, eta horretarako aukera ederra dago Urbieta Kopiaken: koadernoak, boligrafoak, arkatzak, borragomak, tipexak, karpetak... Eta behin klaseak hasita, fotokopiak edota enkoadernazioak egiteko leku aproposa ere bada, besteak beste.
Ordenagailuak ere beharrezkoak dira gaur egun eta Oria informatika dendara jo besterik ez dago, punta-puntako ordenagailu bat erosteko. Mahaikoak edo portatilak dituzte aukeran. Baita geroz eta gehiago zabaltzen ari diren eta zenbait eskolatan erabiltzen ari diren tabletak ere. Eta erosi bakarrik ez, etxean duguna lanerako pronto jartzeko ere zerbitzua eskaintzen dute.
Testu liburuak, Merke Azokan
Astigarragan ere bada non aukeratu. Merke Azokan denetarik aurkituko dugu ikasturte berriari begira: testu liburuak, ikastolarako materiala, jostailu didaktikoak, eskulanak...
Bista errebisatzeko garaia
Eskola garaian dauden umeen ikusmena errebisatzea oso garrantzitsua da eta optikoen esanetan, ikasturte hasiera da unerik egokiena. Biokbi optikan ondo baino hobeto dakite hori.
Haurren ikusmenean izaten diren arazo ohikoenak, honakoak dira: graduazio altuak, bi begien arteko graduazio desberdinak eta estrabismo iraunkorra.